Iraken okupazioa

Gazi Mixal al Jawer sunita izendatu dute presidente

2004ko maiatzaren 17a
16:22
Entzun
Gazi Mixal al Jawer buruzagi sunita izendatu dute Irakeko Gobernuko Kontseiluko presidente, gaur goizean atentatuan hil duten Ezzedin Salim xiitaren ordez.

Al Jawer AEBek eratutako Gobernu Kontseiluko bost buruzagi sunitetako bat da; 25 dira guztira Kontseiluko kideak. Lehendakari berriak bitartekaritza lan handia egin zuen AEBetako tropek eta erresistentziak Faluja hirian izan zituzten borroketan.

Presidente izendatu eta berehala, Salimen hilketa gaitzetsi du Al Jawerek, eta eraso horrek ez dituela "demokraziarako eta askatasunerako bidetik" urrunduko azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.