Gaztela-Leon Espainiako Estatuko erkidegoko Gobernuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalitatearen aurkako helegitea sartu zuen, eta gerora ere hala segitzeko prest legokeela adierazi du gaur, Luxenburgoren erabakiaren berri izan ostean. "Euskal ogasunei ez die arrazoirik ematen, ez dielako autonomia ekonomikoa aitortzen. Espainia barruko kontua dela dio epaiak. EAEko Auzitegi Nagusiak orain zer erabakitzen duen ikusiko dugu, eta horren arabera Espainiako Auzitegi Gorenera jo genezake", esan du Jose Antonio de Santiago Gaztela-Leongo Gobernuko bozeramaileak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasunek enpresak erakartzeko zergak murrizten dituztela dio De Santiagok, baina gero Espainiako Estatuak laguntzak emanda orekatzen dutela hori, eta Gaztela-Leon "abantaila" horren kontra dagoela.
Errioxako Gobernuak ere sartu zuen euskal fiskalitatearen aurkako helegitea eta gaur, Europaren erabakia jakin ondotik, Pedro Sanz presidenteak adierazi du kontua ez dagoela bukatuta.
Gaztela-Leon erkidegoa, helegiteak sartzen segitzeko prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu