ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako zuzendaritzek bihar eguerdian jakinaraziko dituzte grebaren jarraipenari buruzko datuak. Azkeneko datuak ekainaren 22an eman zituzten, eta gustura zeuden, ordurako Hego Euskal Herrian ia mila lantokitako beharginek erabaki zutelako lanuztea egitea bihar. "Harrezkero beste hamaika atxikimendu jaso ditugu", adierazi dio ELAk gaur BERRIA.INFOri. Hego Euskal Herrirako egin dute greba deialdia -gehiengo sindikala osatzen dute-. LSB-USO sindikatuak bat egin du.
Euskadiko CCOOk ere biharko egina du deialdia, baina haiekin bat egin gabe. LSB-USOk CCOOrekin ere bat egin du. Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak gaur esan duenez, lanuzteak "oso jarraipen handia" izango du. "Langileek asko dute jokoan".
Espainiako Estatuan UGTk eta CCOOk irailaren 29rako deitu dute lanuzte orokorra. UGT Euskadik ere bai.
Gehiengo sindikala gustura langileen atxikimenduarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu