Gehiengo sindikalak egin du greba orokorraren lehen balorazio bat. Ohar baten bidez, jakinarazi du hezkuntzan "ia erabatekoa" izaten ari dela lanuztea, hasi haur eskoletatik eta unibertsitatera arte. Osasun alorrean eta garraioan gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak" jarri dituztela salatu dute sindikatuek; nolanahi ere, haien arabera, "jarraipen handia" izaten ari da protesta.
Jasotako erantzunarekin oso gustura agertu da gehiengo sindikala. "Izugarria izaten ari da erantzuna".