Gehiengo sindikalak beste behin salatu du gaur pentsioen erreforma onartu ostean, sisteman inoiz izan den murrizketa handiena salatu du. Murrizketan hori CCOO eta UGT sindikatuen abalarekin eta EAJ eta UPN alderdien laguntzarekin gauza dela adierazi dute ELAk, LABek, EILASek, EHNEk eta Hiruk. Prozesu guztian egin duen bezala "ezkutukeria" leporatu dio gehiengo sindikalak Espainiako Gobernuari, eta onartu den moduan eta egunetan onartzea "nazkagarria" dela gaineratu du. "Euskal langileriaren bizkarrera herritar gehienei eragingo dien murrizketa onartu dute", salatu dute sindikatuek, eta erreformarekin indar gutxien duten kolektiboek pentsioa jasotzea zailagoa izango dutela gaineratu du, baita pentsio hori txikiagoa izango dela ere. "Kapitalak nahi duena egiten du botere politikoaren laguntzarekin, eta bere boeterea geroz eta handiagoa da, gure eskubideen kontura". Sindikatuak lan harremanak zuzentzeko berezko araudi baten beharraz ohartarazi dute.
Gehiengo sindikalak "pentsio sisteman inoiz izan den murrizketa handiena" salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu