Gernika-Lumon, Tolosan eta Oiartzunen ere 'Parot doktrinaren' aurka

2013ko otsailaren 28a
18:23
Entzun

Tolosan Bildu, Aralar eta EAJko udal hautetsiek Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak pasa den uztailean ebatzitakoa ekarri dute gogora; auzitegi horrek, Parot doktrina ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi zuen, bertan behera uzteko eskatuz.

Bide horretan, eta pasa den astearteko bilkuran onartutako mozioaren bidez, Tolosako Udalak nazioarteko giza eskubideen legedia aplikatuz, 197/2006 doktrinapean dauden euskal preso guztiak aske uztea eskatu du. 

Gernika-Lumon doktrina bertan behera uzteko eskatu zuen atzoko osoko bilkuran Bilduk, mozio bitartez. EAJren aldeko botoak jaso zituen.

Oiartzunen Bilduren aldeko botoekin eta EAJ zein H1!en abstentzioarekin atera da aurrera mozioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.