Gernikako Akordioak esan du Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren barne eztabaidaren ondorioak "irismen politiko luzekoak" izango direla. Akordioak jakinarazi du EPPKren bitartekari talde batekin bilera egin zuela atzo, eta bihar Gernika-Lumoko ekitaldira alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialetako kideez osatutako ordezkaritza bidaliko duela.
Atzo Joseba Permach ezker abertzaleko kideak iragarri zuen presoen adierazpena "historikoa" izango dela eta "oraingo egoera politikoa hankaz gora" jarriko duela.