Gertatua argitu arte "errespetuz" hitz egiteko eskatu dute senideek
Maria Angeles Germanen senideek "errespetuz" aritzeko deia egin dute. Nabarmendu dute oraindik ere argitzeko dagoela Germanen desagertzea, eta, horregatik, tentuz hitz egiteko eskatu dute, bereziki komunikabideei. Ohar bidez, familiak jakinarazi du ez duela adierazpenak egiteko asmorik, "ziurtasunik gabeko egoera" delakoan oraingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu