Getxoko mobilizazioan atxilotutakoa, aske

2008ko uztailaren 23a
16:47
Entzun
Elorrion, Bilbon -Santutxun- eta Getxon -Algortan- manfiestazioak egin zituzten atzo, atxilotuen askatasuna exijitzeko eta polizia operazioa salatzeko. Jende asko bildu zen, Askatasunaren arabera.

Algortan Ertzaintza manifestarien aurka oldartu zen eta, gutxienez, pertsona bat atxilotu zuen. Gaur aske utzi dute, epaileak noiz deituko. Askatasunak dio lagun horrek erietxera joan behar izan zuela ertzainen kolpeen ondorioz.

Inkomunikazioak irauten duen artean mobilizazioak egingo dituztela jakinarazi du Askatasunak. Gaur, kasu, Algortan 20:00etan Telletxen elkartuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.