Getxoko (Bizkaia) PPko bozeramaile Marisa Arruek udalerri horretako udal gobernuari Fermin Muguruzak urtarrilaren 31ean Portu Zaharrean eskaini behar duen kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio. Haren ustez, "Udalak ezin ditu kontratatu terrorismoaren apologia eta biktimak umiliatzen dituzten pertsonak".
Arruek zehaztu duenez, "euskara sustatzeko aitzakiarekin ezin dira terrorismoaren apologia eta biktimak umiliatzen dituen talde bat kontratatu". Haren esanetan, ahal dutenean "borroka armatuaren aldeko mezuak" bota ohi dituzte talde horiek.
Erreakzioak
Getxoko PPk Fermin Muguruzaren kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Zarraoari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu