GHK-ko Administrazio Kontseiluaren esanetan Itxasok eta Benitezek herritarrak aztoratzeko helburua dute

2012ko ekainaren 21a
13:52
Entzun

Denis Itxaso eta Arcadio Benitez PSEko kideek Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako Administrazio Kontseiluan parte hartzeari uzteko erabakia herritarrak azotatzeko helburuarekin egin dutela adierazi du erakundeak. 

Administrazio Kontseiluan gehiengoak, Bilduk alegia, sentsibilitate politikoak ordezkatuta egon zitezen ahalbidetu zuela adierazi dute ohar bidez;  Itxaso eta Benitezen jarrera salatuz, "gehiengoaren inposizioaz hitz egiten dute, gehiengoak errespetuz jokatu zuenean".

GHK-ak adierazi du sozialistek ez dutela inolako ekarpenik egin hilabete hauetan, "oztopoak eta arazoak jarri eta alarma zabaldu besterik ez dute egin, konponbideak topatzeko jarrerarik erakutsi gabe".

Administrazio kontseiluaren esanetan, "denontzat, enpresentzat, bankuentzat, udalentzat, mankomunitateentzat eta, oro har, gipuzkoar guztiontzat irtenbide egoki bat aurkitzeko ahaleginak egiten ari gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.