Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubide, Enplegu eta Gizarteratze sailak eta Gehitu gay eta lesbianen elkarteak hitzarmena sinatu dute gaur, hain zuzen ere, Gipuzkoan homosexualen egoera normalizatzeko helburuz.
Zehazki, 40.000 euroko laguntza jasoko du Gehituk Diputaziotik, eta, batik bat, Infasis zerbitzua indartzen erabiliko dute. Infasis zerbitzuaren bidez informazioa eta laguntza ematen die Gehituk gay, lesbiana eta transexualei: arazoei nola aurre egin eta zein baliabide izan ditzaketen agertzen diete. Halaber, haien senideei ere ematen diete informazioa eta laguntza.
Gay eta Lesbianen Askatasun Eguna
Gipuzkoak Diputazioak laguntza hitzarmena sinatu du Gehitu elkartearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu