Gipuzkoako Batzar Nagusiek haur-lapurtuen auzia jarraituko duen batzorde bat sortuko dute eta epaiketaren batek hala eskatuz gero, akusatzaile pribatu gisa aurkeztuko dira.
Ildo horretatik, Espainiako Kongresuko bozeramaileei eta Eusko Jaurlaritzari ikerketa jarraituko duten batzordeak sortzera dei egin diete. Halaber, dagokien instituzioei datuak babesteko legea aitzaki ikerketak aurrera egiteko informazio "adierazgarriak" ez ezkutatzeko eskatu diete.