Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordeak ez du Frantziako Poliziako kidearen hilketa gaitzesteko adierazpen bateraturik plazaratu. Izan ere, Bozeramaileen Batzordeko lehendakaritzak proposatutako testua ez dute onartu Aralarrek eta Alternatibak, ezker abertzaleari egiten zitzaion aipamena dela-eta.
izan ere, proposatutako testuan ezker abertzaleari hilketaren aurrean isilik egotea leporatzen zaio, isiltasun hori "lotsagarria" dela esaten da, eta ezker abertzaleari arbuioa adierazten zaio. Aralar eta Alternatiba arbuio hori sartzearen kontra agertu dira, "susmoetan" oinarritzen dela azpimarratuz, eta ezker abertzaleak oraindik ez duela gaiaren inguruan jarrera jakinik hartu agertuz.
Gainerako talde guztiek sinatu dute adierazpena, hau da, EAJk, PSE-EEk, PPk, Hamaikabat.ek eta EBk.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan ez dute lortu gaitzespen testuarekin ados jartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu