Gipuzkoako Batzar Nagusietako bilkurak onartu bezala, gaur ordezkaritza bat bidali du erakunde horrek Egunkaria auzi-ko epaiketara, auzipetuei elkartasuna adierazi eta epaimahaiari auzia bidegabea dela adieraztera. PPk izan ezik gainerako alderdi guztiek egin zuten bat ekimenarekin. Zehazki, Luis Mari Ormaetxea Mahaiko lehendakariordea (Hamaikabat), Arantxa Gonzalez bigarren lehendakariordea (Ezker Batua), Arrate Albizu idazkaria (EAJ), Joseba Antxustegi EAJko batzarkidea eta Ander Rodriguez Alternatibakoa joan dira.
Javier Gomez Bermudez epailea buru duen epaimahaiarekin bilera egiteko aukera izan dute ordezkaritzako kideek, eta adierazi diote auziak ez duela oinarri juridikorik eta auzipetuak errugabetzeko galdegin diote.
Gipuzkoako batzarkideak epaimahaiarekin izan dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu