Gipuzkoako Fiskaltzak informazioa biltzeko eginbideak ireki ditu, atzo, Donostiako Anoeta belodromoan "terrorismoaren goraipatze" deliturik egin zen edo ez aztertzeko.
Efe berri agentziak esan duenez, Espainiako Fiskaltza Nagusiarekin hitzegin eta gero hartu du eginbideak irekitzeko erabakia, Gipuzkoako Fiskaltzak. Belodromoan ETAren aldeko ohiuak egin ziren edo ez eta "terrorismoa goratu" ote zen aztertuko dute. ETAko kideak omendu zirenentz ere aztertuko dute.
Azterketa egin eta gero, "terrorismoa goraipatu zela" erabakitzen bada, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzara eramango ditu eginbideak. Balizko delitu horiek burutu dituena legebiltzarkideren bat bada, berriz, EAEko Auzitegi Nagusira.
Punpidok dio ezin dela biltzea debekatu
Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde-Punpidok gaur esan duenez, hasiera batean behintzat zilegi da Batasunak atzo egin zuen ekitaldian. "Eduki politikodun ekitaldia izan zen, baina ez du hauteskundeekin zerikusirik, eta horiek daude legez kanpo". Horrexegaitik abiatu dituzte eginbideak, han deliturik egin zen edo ez aztertzeko.
"Askatasun guztiak, baita biltzekoa ere, onartuta dauden sisteman konstituzional batean, gizabanakoei ezin zaien biltzea debekatu, eta ezta eduki politikodun adierazpen eta manifestazioak egitea ere".
Gipuzkoako Fiskaltzak informazioa biltzeko eginbideak ireki ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu