Gipuzkoako Foru Aldundiak 547.592 euro bideratuko ditu hiri hondakinak berrerabiltzeko

2012ko otsailaren 22a
15:14
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak 547.592,65 euro erabiliko ditu aurten hiri hondakin gutxiago sortzeko prebentzio ekimenak eta berrerabilpena sustatzeko jarduerak sustatzeko. Laguntzak horiek aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak banatuko ditu udalen eta mankomunitateen artean. 
 
Gainera, berrerabilpenaren inguruko sentsibilizazioa eta komunikazioa helburu duten ekintzak diruz lagundu nahi ditu aldundiak. 
 
"Konpostatzeko proiektuak lehentasunezkoak izango dira, zirkuitutik hiri hondakin kopuru handia ateratzea 
ahalbidetzen baitute", adierazi dute. Ingurumenarentzat mesedegarri izateaz gain, konpostatzea ekonomikoki merkeagoa ere badela azpimarratu dute.
 

 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.