Gizarte Zerbitzuen Legea onartu dute Eusko Legebiltzarrean

2008ko abenduaren 5a
16:11
Entzun
Eusko Jaurlaritzako hirukoaren, PSE-EEren eta PPren babesarekin, Eusko Legebiltzarrean onartu dute Gizarte Zerbitzuko Legea. EHAK alderdiak osoko emendakina aurkeztu du. Aralar abstenitu egin da. Era berean, hirukoa kritikatu du, gizarte zerbitzuen kudeaketa publiko zuzenaren nagusitasunaren gainean esandakoa ez betetzeagatik.

Gizarte Zerbitzuko Legea eztabaida luze baten ondoren onartu da. Izan ere, gizarte zerbitzuenikuskatzeko formularen inguruan desadostasun handiak izan dira. Horren ildora, Aralarren emendakin bat aurrera atera da hirukoaren, PSE-EEren eta EHAKren babesarekin. Horren arabera, "Eusko Jaurlaritzari dagokio gizarte zerbitzuen gaineko ikuskatzearen ardura nagusia".

Gizarte Zerbitzuko Legea indarrean sartzen denetik zortzi urte izango ditu Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak eta zerbitzuak erabat unibertsalizatzeko. Lege berriaren arabera, orain arteko onuradunek euren eskubideak mantenduko dituzte. Gainera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean desberdintasunik egon ez dadin bermeak jartzen ditu, baita dirulaguntza eta zerbitzuen onurak jasotzeko pertsona orok duen eskubidea finkatzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.