Gizarteari "iruzurrik ez egiteko" eskatu dio Egibarrek Batasunari

2006ko abenduaren 26a
15:12
Entzun
ETAk indarkeria uztearen truke irabazi politikoak izateko itxaropena sortzen du Batasunak buruzagi jeltzaleren iduriko, eta itxaropen hori gezurrezkoa dela azpimarratu du.

Gizarteri "egia esateko" eskatu dio Joseba Egibar EAJko GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariak Batasunari. Izan ere, Egibarrek uste du ETAk indarkeria uztearen truke irabazi politikoak izateko itxaropena sortu duela Batatasunak, eta itxaropen hori "gezurrezkoa" dela iritzita, Batasunak gizartea engainatzen duela ondorioztatu du.

Ildo horretatik, borroka armatua dagoeneko agortuta dagoela esan du, eta "atzera bueltarik gabeko aro bat" denez ezinezkoa dela hartatik lorpenik jasotzea.

Egibarren arabera, gizartearen gehiengoa Euskal Herria herri gisa aintzat hartzearen eta erabakitze eskubidearen jabe izatearen alde dago. Gehiengoaren bidea hori izanik, aldarrikapen horiei ezin zaiela bizkar eman erantsi du, baizik eta gauzatzeko tresnak sortu behar direla.

Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek buruzagi jeltzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.