Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 54 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean Barakaldon (Bizkaia), genero indarkeria delitu bat egitea leporatuta.
23:00 aldera, emakume batek SOS Deietara hots egin du, azalduz pisukide batek jo duela. Bertara joan dira ertzainak, eta ikusi dute andreak kolpeak zituela begi batean eta aurpegian. Hark azaldu die bikotekide ohia izan dela erasotzailea eta harekin bizi dela.
Emakumea Gurutzetako erietxera eraman dute. Gizonezkoa etxera itzultzean hartu dute atxilo.