Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barañainen, adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Berria
2016ko abuztuaren 2a
17:23
Entzun

Adingabe batek salatu zuen gizonezko batek sexu erasoa egin ziola igandean Barañainen (Nafarroa). Salaketa jarri, eta txosten medikoa aurkeztu zuen.

Erasoa egotzita, udaltzaingoak 30 urteko gizon bat identifikatu eta atxilotu zuen, eta epailearen aurrera eraman. Epaileak aske utzi zuen gizonezkoa, eta urruntze agindua ezarri zion, auziak iraun bitartean.

Barañaingo Udalak "irmoki" gaitzetsi du erasoa, eta elkartasuna adierazi die erasoa salatu duen emakumeari eta haren ingurukoei. Herrian egingo diren mobilizazioekin bat egin, eta ekitaldi instituzionala antolatu du ostegun eguerdirako.

Hagin talde feministako kideek batzar batera deitu dute gaur 20:00etarako, erasoaren aurkako erantzuna antolatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.