Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon genero indarkeria delitua egotzita, bikotekidea jo zuelakoan, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Salaketaren arabera, gertaerak igande goizaldeko 05:30ak aldera izan ziren Atxuri auzoko kale batean. Gizonak iletik heldu, bultza egin, jo, iraindu eta mehatxatu egin zuen emakumea, baita horma baten kontra jo ere. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta ospitalera joan zen jasandako lesioak sendatzera; Ertzaintzari gertatutakoa jakinarazi zion. Erasotzailea iluntzean aurkitu eta atxilotu zuten ertzainek. Gaur goizean epaitegiera eraman dute, eginbide polizialak bukatu ondoren.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jotzegatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu