Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur Donostian, bere bikotekidea ustez jo duelako. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak ezagutzera eman duenez, erasoa goizaldeko 4.00etan gertatu da hiri horretako etxebizitza batean.
Bikotearen haurrak ireki die etxeko atea hara joandako ertzainei. Umeak berak azaldu die aitak ama jo duela. Barrenera sartu direnean emakumea lurrean etzanda aurkitu dute, aurpegia odoletan.
Ustezko erasotzailea etxean zen, eta polizia autonomikoak atxilotuta eraman du. Gaur eramango dute epailearen aurrera.
Emakumea, bitartean, Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute aurpegian zituen zauriak sendatzeko.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekidea jotzeaz akusatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu