30 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean Durangon (Bizkaia), bikotekide ohiari eraso egin diolakoan. Bi hilabetetan bi aldiz atzeman dute.
Emakumea Durangoko erietxean artatu dute lehenik, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute gero. Durangoko Udalak ustezko erasoa gaitzetsi du.