Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean Leintz Gatzagan (Gipuzkoan), ustez bikotekidea giltza zabalgarri batekin jo zuelako.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik jakinarazi dute igandean 02:00ak aldera emakume batek larrialdi zerbitzuetara deitu zuela, basoko pista batean haren bikotekideak eraso egin ziola salatzeko.
Ertzainak hara bertaratu ziren, eta ustezko biktimaren autoa topatu zuten ateak irekita eta motorra martxan zuela. Metro gutxira, ustezko erasotzailea atzeman zuten.