Gizon bat atxilotu dute Pasaian, alabari ustez eraso fisiko eta sexuala egiteagatik

2011ko martxoaren 23a
17:26
Entzun

48 urteko gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak Pasaian, 21 urteko alabari eraso fisiko eta sexuala egin diolakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio neskak aurreko hilabeteetan ere jasan izan dituela aitaren eraso sexu erasoak.

Azkeneko gertaera atzo izan zen, arratsaldeko laurak baino lehen, familiaren etxean. Bizilagunek eman zieten abisua ertzainei. Gizonezkoaren emazteak esan zien hura bera ere jotzen saiatu zela, eta une horretan bien erdian sartu zela alaba.

Biktimak zaurituak ditu aurpegian eta lepoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.