Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat salatu du Durangon (Bizkaia), sexu eraso bat egitea egotzita. Duela bi aste emakume batek salaketa jarri zuen, eta salaketa hari lotuta atxilotu dute gizona. Erasoa Durangoko tren geltokiaren inguruetan gertatu zen, abuztuaren 14an, goizeko bederatziak aldera.
Atxilotu bat Gasteizen
24 urteko gizon bat atxilotu zuten igande goizean Gasteizko udaltzainek, bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Eztabaida baten berri jaso zuten udaltzainek, eta Gasteizko Zuazo auzora joan ziren.
Emakumeak zituen zauriak ikustean, genero indarkeria leporatu zioten gizonari, eta atxilotu egin zuten.