Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia jo duelakoan

2008ko uztailaren 29a
16:55
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak gaur jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bikotekide ohia -emakumezkoa- jo zuelakoan.

Ertzaintzaren arabera, emakumearen etxebizitzan sartu zen gizonezkoa, eta ohera bultzatu ondoren, lepotik oratu zion, "itotzera joango balitz bezala".

"Emakumea askatu nahian hasi zen, eta eskuko telefonoa hartzerik lortu zuen, laguntza eskatzeko, baina erasotzaileak kendu, eta lurrera bota zuen telefonoa".

Beheko bizilagunak goiti igo, eta atera deitu ondoren gizonezkoak ireki zien. Une hori aprobetxatu zuen emakumezkoak ihes egiteko. Goizeko 11ak aldera dei bat jaso zuen Ertzaintzak, eta emakumezkoarekin hitz egin ondotik, ustezko erasotzailearen bila abiatu ziren. Atzo bertan aurkitu eta atxilotu zuten, eta gaur eraman dute epailearen aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.