Gasteizko udaltzainek igande goizean 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bikotekidea ustez jo eta iraindu egin zuelako.
Goizeko 2:23an 33 urteko emakume batek udaltzainei deitu egin zien, laguntza eskatuz. Hauek harengana joan zirenean, emakumea etxeko behebarruan zegoen eta etxera itzultzeko beldurra zuela adierazi zien, bikotekideak berriro jo egingo zuelakoan. Poliziei esan zien gizonezkoak aurrez eskuetan eta hanketan jo zuela.
Etxera igo eta gizonezkoa atzeman zuten udaltzainek. Akusazio beraiengatik aurrekariak ditu ustezko erasotzaileak.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu