Gasteizko udaltzainek bart 45 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bere bikotekideari ustez heriotz mehatxua egiteagatik sukaldeko labanarekin.
Emakumeak berak eman die abisua udaltzainei, ustez gertatu dena salatuz. Hark esan duenez, etxera joan denean ohean sukaldeko labana handi bat ikusi du eta atzera kalera irten duela. Udaltzainak haren etxera joan direnean, labana ez ezik, ohean ohar bat zegoela ikusi dute, emakumeari heriotz mehatxua eginez.
Emakumearen bikotekidea etxeko beste gela batean zegoen, lo, eta udaltzainei esan die berak ez duela zerikusirik oharrarekin. Udaltzainek, hala ere, atxilotu egin dute.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari ustez heriotz mehatxua egiteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu