Gasteizko udaltzainek 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart, emazteari autobusen geltokiko beiren kontra ustez bultzatu egin ziolakoan.
Goizeko lau eta erdietan izan zen ustezko erasoa, Logroño kalean. Ezpainean ebaki bat zeukan biktimak (25 urte). Gizonezkoak aitortu zuen lepotik eta iletik heldu ziola emazteari.
Udaltzainek emakumea Santiago ospitalera eraman zuten, eta gero Udaltzaingora, baina emakumeak ez zuen nahi izan senarraren kontra parte sartzerik.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu