Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo 60 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, senide bat jotzeaz akusatuta.
Gizonezkoa eskuetan mailu bat zuela eta horrekin etxeko atean joka ari zela aurkitu zuten udaltzainek, bizilagun baten deia jaso ostean, gaueko 10:00ak aldera.
Udaltzainak iritsi eta gizonezkoak atea irekitzean, honek egurrezko kider bat zuen eskuetan, eta mozkor zantzuak zituen.
Udaltzainen arabera beti ere, gizonezkoak onartu egin zien bera zela atean mailukadak eman zituena. Azalpen horiek ematen ari zitzizkiela 28 urteko emakumezko bat etxetik ateratzen saiatu zen. Ez dute jakinarazi zer senidetasun gradu zuen gizonarekiko.
Horiek hala, gizonak besotik oratu zion emakumeari, indarrez erakarri zuen, eta zaplasteko bat eta bizkarrean kolpe bat eman zizkion., udaltzainak aurrean zituela.
Hauek bien artean jarri ziren, eta gazteak adierazi arren ez zela "deus" gertatzen eta ez zuela salaketa jarriko, udaltzainek gizona atxilotuta eraman zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, senide bati jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu