Bilboko Udaltzaingoak I.G.R.M 20 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur Bilbon, 18 urteko emakume bati sexu erasoa egin diolakoan.
Leporatutako erasoa joan den igandean gertatu zen. Biktimaren arabera, etxera zihoala ustezko erasotzaileak gibeletik hurbildu eta ukitu lizunak egin zizkion. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, ordea, eta inguruan zihoan auto bat hari laguntzeko gelditu zen.
Gizonezko bat atxilotu dute gaur Bilbon, emakume bati sexu erasoa egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu