40 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur Lekeition (Bizkaia), emakume bati eraso egitea egotzita. Burdinezko barra batekin emakumea kolpatu du eta heriotza mehatxuak egin dizkio, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzaren arabera, gizonezkoa Lumentza mendian duen etxolan zegoen, emakumea ondotik pasatu eta kolpatu duenean. Biktimak erran duenez, hark lurrera bota du, hanka batean jo du barrarekin eta heriotza mehatxuak egin dizkio. Ondoren, ustezko erasotzaileak ospa egin du, baina geroago ertzainek atzematea lortu dute.
Gizonezko bat atxilotu dute Lekeition, emakume bati eraso egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu