Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, haurdun dagoen emakumezko bat jotzea egotzita. Bikotekide ohia du gizonezkoak emakumezko hori.
Atzo arratsaldeko ordubiak pasa zirela izan zen gertaera, San Vicente kalean. Ertzainen arabera, neska-lagun ohiak harremana berriro hasi nahi ez zuelako jo zuen gizonezkoak. Haren ahizpa bertan zela egin zion ustezko erasoa; hain zuzen, ahizpa hori da gizonezkoaren gaurko bikotekidea, eta berak ere erasoak jaso izana salatu du.
Ertzainek Barrancal kalean atzeman zuten ustezko erasotzailea -A.G.-.
Gizonezko bat atzeman dute Gasteizen, bikotekide ohia ustez jo egin duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu