Gizonezko bat atzeman dute Irunen, neska-laguna jo duelakoan

2009ko ekainaren 22a
17:00
Entzun
Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), neska-laguna jipoitu egin duelako ustez. Ertzainen arabera, bi aldiz jo du, eta mehatxuak egin eta tratu txar psikologikoak ere eragin dizkio.

Polizia iturriek diotenez, gizonezkoak lehen jipoia Hendaian (Lapurdi) daukaten etxebizitzan eman zion, larunbatean. Emakumezkoak parte sartu zuen Frantziako Poliziaren egoitzan. Poliziek esan zioten Irungo etxera joateko, eta hala egin zuen. Gizonezkoa ere joan zen, larunbatean bertan, Irungo etxebizitzara, barkamena eskatu zion neska-lagunari eta honek atea ireki zion. Etxe barruan zela, gizonezkoak berriro egin zion eraso.

Emakumezkoa erietxera eraman behar izan zuten, eta ondoren parte sartu zuen Ertzaintzan. Poliziek gizonezkoari agindu zioten ertzain etxera azaltzeko, azaldu zen eta hantxe atzeman egin zuten.

Nafarroan sei lagun atxilotu dituzte emakumeen aurkako indarkeria egotzita azken bi asteetan

San Adrian, Antsoain, Corella, Zangotza, Milagro y Berriozarren sei gizon atxilotu dituzte azken bi asteetan bikotekideei eraso egitea leporatuta. 30 eta 47 urte artekoak dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.