Askatasunak jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak Jerome Sanchez atxilotu du gaur Urepelen (Nafarroa Beherea), goizeko seietan, etxean zela. Etxea miatu dute poliziek.
Askatasunak dioenez, atxiloketa "irailaren amaieran Lapurdi eta Nafarroa Beherean emandako polizia operazioarekin lotua dago". Hainbat lagun atzeman zituzten orduan, Alain Ducasse sukaldariaren kontrako jatetxearen kontrako erasoekin zerikusia zutelakoan.
Gizonezko bat atzeman dute Urepelen, "iraileko operazioarekin lotuta"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu