Gizonezko batek bart Alamabako estatuan (Ameriketako Estatu Batuak; AEB) etxebizitza batean tiroz bost pertsona hil ditu, gero beste bitan lau, eta ondoren bere buruaz beste egin du, Poliziak pabilioi industrial batean inguratua zuenean. Samson herrian izan da gertaera.
Poliziak dio berari ere egin diola tiro eta polizia bat zauritu egin dela, honi autoko beira hautsiak gainera erortzean.
Erasoaren egilea oraindik ez dute identifikatu, ikerketa iturrien arabera.
Gizonezko batek bederatzi pertsona hil ditu AEBetan, eta gero bere buruaz beste egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu