Amnistiaren Aldeko Mugimenduek (AAM) gaur arratsaldean jakinarazi dutenez, atzo Ertzaintza manifestariei oldartu zitzaienean gizonezko batek bihotzekoa izan zuen eta Donostiako Poliklinikoan dago harrezkero, Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU).
Beste bederatzi lagunek ere larrialde zerbitzuak behar izan zituzten, AAMen arabera. Haietako batek ertzainen pilotakada bat jaso zuen aurpegian eta ospitalean segitzen du (argazkikoa da). Masailalboa hautsita dauka eta ebakuntza egin beharko diote.
Ertzain batek lepoa zauria egin zuen, botila batek jo ondoren. Gaur eman diote senda-agiria. Beste polizia batzuk ere kolpatu zituzten manifestariek, baina ez hura bezain larri.
Gizonezko bati bihotzekoak eman zion ertzainak oldatu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu