1999an hautatu zuten Eskoziako lehenengo lehen ministroa. Harrezkero, laboristak izan dira gobernuan, 2007an SNP boterera iritsi zen arte. 2011n bigarrenez irabazi zituen bozak Alex Salmondek, gehiengo osoz, independentziari buruzko galdeketa programan zeukala. SNPren garaipenerako ezinbestekoa izan zen Glasgow eta aldirietako langile klasearen botoa —historikoki laboristak bozkatu izan dituzte—. Gaur galdeketarako zalantzak dituzten %17-%20 horietako asko ere langile klase horretakoak dira, eta, adituen arabera, batez ere argudio ekonomikoek limurtu edo uxatuko dituzte.
Glasgow inguruko langileen babesa lortu beharra dauka Salmondek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu