Gobernuak eta ETAk harremanak izango dituzte urte hasieran, Egibarren arabera

2006ko abenduaren 19a
16:47
Entzun
Buruzagi jeltzaleak esan duenez, bi aldeek onartu dute elkarrizketen etetearen ondorioak oso txarrak izango liratekeela, eta berriz ahalegina egitea erabaki dute nazioarteko bitartekarien laguntzaz. Prozesuak aurrera egiteko adina oxigeno duela iritzi dio Egibarrek.

GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariak Euskadi Irratian esan duenez, ETAk Espainiako Gobernuarekin zituen harremanak udan bertan behera utzi zituen, alderdien mahaia ez zelako abian jartzen. Hilabetetako eten horren ondoren, alde biek onartu dute oso ondorio txarrak lituzkeela elkarrizketak hausteak, eta horregatik hizketan hasi dira berriz urte hasieran, nazioarteko negoziatzaileen laguntzarekin.

"Momentu honetan atzera berriz bere garaian su-etena posibilitatu zuten zutabe horiek berreskuratze ahaleginetan, Espainiako Gobernua eta ETA erakundea -bitartekarien eskutik edo dena delakoaren mediaziorekin- berriro ere bilduko dira. Urte hasieran berriro jakingo dugu prozesuak baduela oxigeno nahikoa aurrera egiteko", nabarmendu du.

Kataluniako La Vanguardia egunkariak gaur plazaratu duenez, ETAk su-etenari eusteko asmoa duela baieztatu du Espainiako Gobernuak, eta albiste hori jasota batzartuko da Zapatero Mariano Raxoi PPko buruzagi nagusiarekin.

Urkulluren iritzian Espainiako Kongresuan hartutako konpromisoak betetzen ari da Zapatero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.