Espainiako Gobernuaren izenean Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordeak gaitzetsi zuen atzo Durangoko atentatua. Gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak hartu du ETAren erasoa hizpide, eta Gobernuak zein Espainiako segurtasun indarrek erabateko irmotasunez egingo dutela ETAren aurka ziurtatu du.
"ETA konturatu dadila patu bakarra duela, indarkeriaren amaiera, inoiz ez baitu gizarte demokratikoaren helburu eta printzipioak menperatzea lortuko", esan du Fonsagradan (Galizia) PSOEko militante eta jarraitzaileen mitin batean.
Atzo Fernandez de la Vegak bezala, "alderdi demokratikoen" batasuna eskatu du gaur Zapaterok, eta horien artean ETAren kontrako murru bat eraiki behar dela iritzi dio.
Gobernuak eta segurtasun indarrek erabateko irmotasunez egingo dutela ETAren aurka ziurtatu du Zapaterok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu