Gobernuak proposatutako zerga neurriak

2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Deflatazioa. Soldata kontsumo prezioen indizearen neurri berean igotzearen ondorioz, PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan zergaduna errenta mailaz aldatzen bada eta horrenbestez zerga tasa handiagoa ordaindu behar izatea eragozteko, urtean 45.480 eurotik beherako errenta dutenei %1,6 deflatatuko zaie.

Kontsumoa. Kontsumoa sustatzeko eta krisiaren aurkako neurriak bertan behera geratzen dira.

Sicav. Aberatsentzako inbertsio sozietate horietan, etekinen gain kapitalaren gaineko zerga tasa (%18-%21 artekoa) ezarriko zaie, eta ez %1ekoa orain arte bezala.

Kenkariak etxebizitza erostegatik. Norbanakoei gehienezko zerga kenkariak 90.000 eurotik 120.000 eurora pasatzea proposatzen du, eta familien kasuan, 240.000 euroraino. Etxea erosteagatik edo berritzeagatik %15eko tasa ezarriko da.

Sozietate zerga. Enpresa txiki eta ertain gisa kontuan hartzeko, urtean gehienez hamar milioi euro fakturatu behar dira, bederatzi milioi euroren ordez.

Menpeko autonomoak. Diru sarreren %75 bezero bakar batengandik fakturatuz gero, soldatapekoei ezartzen zaien kenkari berak proposatzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.