Goirizelaia: "Egibar da EAJn Alderdien Legea aipatzen duen bakarra; Gobernuarekin beste batzuek negoziatzen dute, gaia atera gabe"

2010eko irailaren 24a
12:46
Entzun
Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kideari ez zaio gustatu EAJk Espainiako Gobernuarekin Eusko Jaurlaritzarako enplegu politika aktiboen eskumena lortzeko egindako negoziazioan albo batera utzi izana Alderdien Legea. "EAJn Egibar da Alderdien Legea bertan behera utzi behar dela esaten duen bakarra; negoziatu [Gobernuarekin], beste batzuek negoziatzen dute eta horiek ez dute gaia atera ere egiten", esan du Goirizelaiak gaur goizean Onda Vasca irrati katean.

Egibarrek abuztuaren hasieran zioen Gobernuak jeltzaleen Kongresuko sei botoak eskura zituela Alderdien Legea kentzeko. Atzo gauean, berriz, Onca Vascan bertan adierazi zuen enplegu politika aktiboen eskumenaren gaia aurtengo negoziazioaren baitan sartzen dela, orain 2011koari ekingo diotela, eta hor aipatuko diotela Espainiako Gobernuari Alderdien Legea.

EAJtik, batik bat, Josu Erkoreka Kongresuko jeltzaleen bozeramailea aritu da hizketan Gobernuarekin. Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak ere izan ditu hartu-emanak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin.

Atzo, Eusko Legebiltzarrean politika orokorrari buruzko saioan, Egibar EAJko bozeramaileak bere bi txandetan ez zituen aipatu ere egin ETAren azken bi agiriak eta ezker abertzalearen apustu estrategiko berria.

Goirizelaiak jeltzaleei eskatu die Euskal Herrian "gutxieneko demokratikoak" egon daitezen lan egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.