Jone Goirizelaia Batasunaren buruzagiaren ustez, “Ibarretxek egindako proposamenak ez du gatazka politikoa konponduko, herri honen eskubideekiko errespetua eta nortasuna albo batera uzten dituelako, eta lurraldetasuna ere bai”.
Horretaz gain, ekimena “inortxorekin ere adostu ez” izana leporatu dio Ibarretxeri. “Ezker abertzalea betitik dago galdeketaren alde, baina horrek ez du esan nahi pertsona batek deitu behar duenik, beste eragile politikoak eta sozialak kontuan hartu gabe. Ibarretxek bere planteamenduak eta formak ezarri ditu, beste inortxorekin ere adostasunera iritsi gabe”.
Leioan (Bizkaia) egin ditu adierazpenak Goirizelaiak, EHUren inaugurazio ekitaldia baino lehenago.
Goirizelaia: “Proposamenak ez du gatazka politikoa konponduko”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu