Jone Goirizelaia abokatuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari eskatu dio D3M eta Askatasuna baliogabe utzi edo ez aztertzean kontuan hartzeko Martin Scheinin Nazio Batuen Erakundeko (NBE) kontalariak egindako txostena. Hain justu, parte-hartze politikoa mugatu nahi badu, "berme handiagoa" eman dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari Scheininek. Terrorismoaren Aurkako Borrokan Oinarrizko Askatasunak eta Giza Eskubideak Sustatu eta Babesteko NBEk duen kontalari berezia da Scheinin, eta iazko maiatzean Espainiako Estatura eta Euskal Herrira eginiko bisitetan jasotako informazioan oinarritu du txostena.
"Konstituzionalak ez lituzke urratu behar, beraz, oinarrizko eskubideak", esan du gaur Goirizelaiak, Bilbon emandako prentsaurrekoan.
Goirizelaiak Konstituzionalari eskatu du NBEko kontalariaren txostena kontuan hartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu