Googlek eta Twitterrek bat egin dute komunikazio zerbitzuen etena saihesteko

2011ko otsailaren 1a
16:24
Entzun
Googlek atzo jakinarazi zuenez, Egiptoko Gobernuak Internet zerbitzua eta sakelako telefonoen zerbitzua eten duen arren, egiptoarrek Twitterren idazten jarraitu ahal izan dezaten, nazioarteko hiru telefono zenbaki jarri ditu horien eskura: +16504194196, +390662207294 eta +97316199855. Zenbaki horietan ahozko mezu bat utziz gero, sistema batek Twitterren idazten du, #egypt etiketa gaineratuz. SayNow eta Twitter zerbitzuetako arduradunekin aritu dira Googlekoak lanean astebukaeran, eta modu horretan Internet zerbitzua ez dutenek Egipton gertatzen ari denaren berri eman ahal dute. Twitterren argitaratzen diren mezuak twitter.com/speak2tweet webgunean entzun daitezke, baita zein herrialdetatik deitu duten ikusi ere. "Jende askok bezala, albistegiei arretaz begiratzen diegu, eta erraminta honek han dagoen jendea lagundu dezakeela uste dugu", esan du Googlek ohar batean. "Egiptoarrak, hain momentu zailean, konektatuta mantentzen laguntzea espero dugu", gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.