Espainiako Estatuko Abokatuak EHAK eta EAE-ANVri buruzko froga gehiago aurkeztu ditu, eta Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Sala Berezia astelehenean bilduko da horiek aztertzeko. 10:00etan hasiko du batzarra.
Baliteke astelehenean bertan onartzea tramitera Fiskaltzak eta Estatuko Abokatuak ANVren legez kanporatzeaz egindako eskaerak, ANVk zuzendu dituelako idatzi bateko forma akatsak, auzitegiko iturriek esan dutenez. EHAKri buruzko eskaerak otsailaren 13an onartu zituen tramitera, eta honi hogei eguneko epea eman zion erantzuteko.
Gorena astelehenean bilduko da, Estatuko Abokatuaren froga berriak aztertzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu