EAE-ko hauteskundeak

Gorenaren erabakia "politikoa" izango dela uste du Aralarrek

2005eko martxoaren 26a
14:16
Entzun
Aintzane Ezenarro Aralarreko buruzagitzako kide eta Gipuzkoako zerrendaburuak agertu duenez, bere alderdian argi eta garbi daukate Espainiako Auzitegi Gorenak AG Aukera Guztiak-i buruz hartuko duen erabakia "politikoa" izango dela. Erabaki horren xedea Eusko Legebiltzarrean abertzaleen gehiengoa izatea eragoztea dela erantsi du, gainera, Ezenarrok. "Erabaki politiko baten aurrean gaude, eta erabaki horren helburua 2001ean hautestontzien bidez lortu ez zutena lortzea da: Eusko Legebiltzarrea abertzaleek gehiengorik ez izatea", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.