Gorenaren ustez, "gehiegizkoa da" EAE-ANVri "orain" jarduerak etetea

2008ko otsailaren 9a
16:41
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur atera du EAE-ANVri buruzko autoa, atzo alderdi honi Espainiako martxoko hauteskundeetan parte hartzeko debekua jakinarazi ondotik, eta, auzitegiaren arabera, "gehiegizkoa da" EAE-ANVri "orain" jarduerak etetea, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo erabaki bezala. "Jarduera oro etetea ezin da 1977an erregistratu zen alderdi bat [EAE-ANV] hilabete batzuetan hor egoteagatik egon daitekeen arriskuaren aurretik jarri", dio Gorenaren autoak.

Gorenak berretsi egin du alderdi hari datozen bozetan parte hartzeko debekua. Izan ere, auzitegiaren ustez, EAE-ANVk boz horietan parte hartuko balu eta gero legez kanpo jarriko balute, egoera "konponezina litzateke, alderdi horretako kargudunek euren postuetan segituko luketelako legealdi osoan [Espainiako Kongresuan]".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.